Txoria Txori Egitasmoak, Euskal Herriko elkarte-ehunean borondatezkotzaren bitartez bi hamarkadaz, gazteen mugikortasunerako Europako programekin koordinatuz, egindako lanari jarraipena ematen dion eta nork bere lana sortzeko proiektua da.
Gizarte- eta hezkuntza-esparruan metatu dugun eskarmentuari esker, antolakuntzarekin lotutako erronka berriei ekin diezaiekegu eta baita erakunde publiko zein pribatuei zerbitzuak eskaini ere, elkarrekin kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako hainbat ekimen antola ditzaten.
Enpresa proiektu berri eta handinahi horren asmoa bezeroen zorroa kopuruari zein kalitateari dagokionez hobetzea da, eta baita Txoria Txori Egitasmoak-en zerbitzu eta produktuak nabarmen zabaltzea ere.